Xabier Montoia

Xabier Montoia

Gasteiz, 1955

Xabier Montoia idazlea eta musikaria da, eta Euskal Telebistan ere egin zuen lan.

80ko hamarkadan Hertzainak eta M-akmusika taldeetan ibili zen. Hertzainak taldea lehen diskoa grabatu aurretik utzi zuen, 1980an, M-ak taldea sortu baitzuten urte hartan. 5 disko grabatu zituen talde harekin. 1995ean bere lehen bakarkako albuma argitaratu zuen: Beti oporretan.

Musikaz gain, literaturan ere ekarpen handiak egin ditu Montoiak: poesia, ipuina, kronika eta eleberria dira berak idatzitako lanetako genero nagusiak. 80ko hamarkadan olerki-bildumak argitaratu zituen: Anfetamiña (Susa, 1983), Likantropo (Susa, 1985) eta Narraztien mintzoa (Susa, 1988).

Anfetamiñaren ondotik beste hiru olerki-bilduma, zortzi nobela eta kronika sozialeko liburu bat ere idatzi zituen. Bere poesia-liburu garrantzitsuena izan da Anfetamiña, bere poetikaren nondik norakoen ispilua baita.