Wire
Londres (Ingalarerra), 1976
1976. urtean Graham Lewisen (baxua, ahotsa), Bruce Gilberten (gitarra), Colin Newmanen (ahotsa, gitarra) eta Robert Gotobeden (bateria) eskutik Wire izeneko taldea jaio zen. Sortu zirenetik urte bakar bat igaro zen haien lehen debuta lortu zutenera arte, “Pink flag” abestiarekin.
Taldearen genero musikalari erreparatuz, punk rock estiloan nagusitu ziren, baina beste hainbat genero ere landu zituzten. Bestalde, 70eko hamarkadan oso esanguratsuak bihurtu ziren landutako punk berritzailea zela-eta. Aipatzekoa da ere punk generoan oso garrantzitsuak bihurtu zirela, izan ere, post-punk eta art-punk generoen aitzindari bihurtu ziren.
Talde britaniarrak duen berezitasun nagusia partaideek duten sormena da. Egindako kontzertuetan, konposizioetan eta grabaketetan berebiziko sormen ahalmena antzeman zitekeen garai hartako beste hainbat taldek egindakoarekin alderatuz gero. Taldea behin eta berri banandu eta elkartu bazen ere, Object 47 lana argitaratzea lortu zuten. [Iñigo Larrea]