Virginia Woolf

Virginia Woolf

London, 1882

Bere ikasketak etxean burutu zituen, baina behin heldu izanda King´s College of Cambridge eta King´s College of Londresen egin zituen goi-mailako ikasketak.

Behin ikasketak bukatuta idazle bezala lan egin zuen, bai egunkarientzako artikuluak idazten, bai liburu propioak idazten, zeinak argitaratu zituen gehien bat Hogarth Press argitaletxearekin, bere senarra eta bera sortu zuten argitaletxea hain zuzen. Bere bizitzan zehar liburu asko argitaratu zituen: The Voyage Out (1915), Night and Day (1919), Mrs Dalloway (1925), To the Lighthouse (1917), Orlando (1928), A Room of One’s Own (1929), The Waves (1931), Between the Acts (1941).

Bere liburuetan erabiltzen zuen estiloa modernista zen eta bere gai nagusiak ziren: generoa, kontzientzia, familia, sexualitatea, gizartea eta politika. Kritika eta publiko aldetik bere lanek harrera ona izan zuten eta 1928 Femina-Vie Heureuse saria irabazi zuen. Azkenean, jasaten zuen nahasmendu bipolarra zela eta bere buruaz beste egin zuen 59 urterekin.