
Txema Arinas
Gasteiz, 1969
Txema Arinas Garcia 1969ko martxoaren 19an Gasteizen jaio zen. Euskal Herriko Unibertsitatean Geografia eta Historian lizentziaduna da. Azken urteetan Bigarren Hezkuntzako irakasle gisa lan egin du. Hala ere, idazlea ere bada. Beti eta denetarik idatzi du, gaztelaniaz zein euskaraz. Berria egunkarian zutabegile ere aritu izan da . Bestalde, hainbat aldizkaritan kolaboratzaile gisa aritu da , esaterako, Grand Placen eta Hegatsen.
2007an bere lehen bi eleberriak argitaratu zituen: Los Años Infames eta Gaitajolea. Ordutik , ia urtero eleberriak eta saiakerak argitaratu ditu argitaletxe txikietan. Argitaratutako eleberrien artean Euskara Galdatan (2008), Azoka (2011) edo Los Tres Nudos (2019) daude. Era berean, Sabino Arana o la Identidad Pervertida (2008) eta El Imposible Perdido (2012) saiakerak ere argitaratu ditu.