Txakur Gorria Sormen Kolektiboa

Txakur Gorria Sormen Kolektiboa

–, 2016

Autoedizioa lantzen duen sormen taldea da, lau emakumek osatua. 2016an eratu zen taldea eta sortzen zaigun lehen ideia plazaratzera iritsi arteko prozesuko pausu guztiak modu kolektiboan ematea dute helburutzat.

2018an Txakur Gorria Kooperatiba sortu zuten eta ordutik bertan diardute beste hainbat proiekturen eskaerei ere erantzunez. Prozesu horretan, Malen Amenabar Larrañaga eta Mariñe Arbeo Astigarraga arduratzen dira irudiaz (ilustrazioez, maketazioaz, diseinuaz…), eta Nerea Ibarzabal Salegi eta Ane Labaka Mayoz, aldiz, testuaz.

Auoedizioari dagokionez honako liburuak argaitaratu dituzte: Txakur Gorria (2016), Hizteria (2016), Atea irekiko ez lidaketen pertsonen etxera leihotik sartu nintzenekoa (2016), Xxili komikia (2017), Plastikozko loreak (2017), Lauhazka (2018) eta Errealitateak (2019).