Jon Suarez Barrutia

Jon Suarez Barrutia

Elgoibar, 1962

Irakasle ikasketak eginda, 1983az geroztik Gasteizen bizi da, eta bertan lehen hezkuntzan irakasle dihardu.

Idazle ere bada, eta haur eta gazte literaturan nabarmendu da bereziki. Alor horretan honako lanok ditu argitaratuak: Kaixo, Mirna (1996), Saguarekin klik (1997), Eta alkatea (1998), horiek guzti horiek Desclée de Brouwer argitaletxearen eskutik, eta Ortzadarraren kantua (Aizkorri, 1999), Luzi Fer (Aizkorri, 2002) eta gaztelerara ere itzulia duen Loa, loa (Gero-Mensajero, 2007).

Olerkigintzan haurrentzako poesía liburu bat plazaratu du: Ilbetea dilindan (Pamiela, 2002), eta, horretaz gain, beste egile batzurekin batera, esku hartu du hainbat poesia bildumatan, esaterako: Txori kantariak, poeta hegalariak (Berria-Elkar, 2003), Zaldiko Maldikoan (Aizkorri, 2003), Behinola, 8 (2003) eta Behinola, 20 (2009).

Itzultzaile gisa, ondoko literatur lanak euskaratu ditu: Aitatxo balkoian dago (1997), Musikaren plazan (1999), Baleen haranean (1999), Hameken ametsa (2000), Ipurditxo bihurritxo (2001), Ilbehera (2003), Luxion (2007) eta Marrazkitan blai (2010), Desclée de Brouwer, S.M., Bruño eta Aizkorri argitaletxeetan.