Soujourner Truth

Soujourner Truth

Swartekill, 1797

Soujourner Truth giza eskubideen eta sexu eta arraza berdintasunaren aldeko aktibista izan zen. Esklabu jaio zen; haatik, 1826an alabarekin alde egin eta askatasuna lortu zuen. Gainera, gizon zuri baten aurka epaiketa bat irabazi zuen lehen emakumea izan zen, eta hala, bere semea berreskuratu.

Truthen berezitasuna da ez zekiela ez idazten ez eta irakurtzen ere. Aitzitik, besteek irakurtzen zioten. Hala garatu zuen bere estiloa. Eta, liburuak ez argitaratu arren, oso garrantzitsuak eta famatuak izan ziren hitzaldiak eman zituen. Famatuena Ez naiz emakumea hala? hitzaldia izan zen, 1851n. Bertan emakumeen eskubideak beregain hartzen zituen abolizionismoaren alde egiten zuen. Hainbat transkripzio egon dira, famatuenak Marius Robinson eta Frances Gagerenak.

Bizirik zela saririk jaso ez izan arren, monumentu, estatua, marrazki, organizazio… asko sortu dira bere omenez. Adibidez, 2009an bere monumentu bat eraiki zen AEBetako Kapitolioko Bisitarien Zentroko Emantzipazio Aretoan. Era berean, Seneca Fallsen, Nueva Yorken, Emakumeen Ospearen Areto Nazionalean gehitu zuten 1981ean, baita Michiganekoan ere.