Shirley Jackson

Shirley Jackson

San Francisco, 1916

Ipuinlari eta nobelagile estatubatuar honek, ingeles literatur ikasketak egin zituen Sirakusa Unibertsitatean (New York-en). Horrek eragin zuzena izan zuen bere idazkeran eta nobela autore gisa jarduten lagundu zion, bai eta beldur zein naturaz gaindiko literaturan espezializatzea erraztu ere. Bestalde, emakume ospetsu honen literatur lanek eragin zuzena izan zuten Stephen King, Joanne Harris zein Neil Gaiman bezalako idazleengan.

Idazleak errealitatearen krudelkeria eta gizakion gizagabetasuna islatzen zituen bere argitalpenetan. Shirley Jacksonen lanik ezagunen artean, 1948an plazaraturiko La Loteria nobela dugu, zeinak azpimundu ilun eta beldurgarri gisa irudikatzen dituen Amerikako aldiriak. Izan ere, emakume honek bere fantasiak eta ideia neurotikoak hain xeheki islatzen zituenez, Hegoafrikan liburua bera debekatu zuten liburuko zenbait pasadizoen iluntasun eta krudeltasunagatik.

Estilo eta gai bera lantzen zuten beste hainbat lan idatzi zituen, besteak beste, Hill Houseren madarikazioa (1959) nobela. Azken honengatik, 60ko hamarkadan, Liburuaren Sari Nazionalerako izendapena jaso zuen. Horretaz aparte, zenbait izendapenen arabera, Beti bizi izan gara gazteluan nobela 1962ko hamar eleberri hoberenen artean zegoela estimatu zen.