Sebastià Alzamora Martín

Sebastià Alzamora Martín

Llucmajor )Mallorca), 1972

Katalan filologia ikasi du Balear Uharteetako Unibertsitatean. Idazlea ogibidez, narratiba, poesia eta saiakera liburuak argitara eman ditu. Bere obran nabarmentzen dira, batik bat, La pell i la princesa (Larruazala eta printzesa, euskarara Jexuxmari Zalakain Garaikoetxeak itzulia), Rafel eta L’escriptura del Foc (Gabriel Janer Manilarekin batera koidatzia), narratiban, poesian eta saiakeran, hurrenez hurren.

Gizarte katalana du idazgai lan askotan Alzamorak. Espainiako gerra zibileko Bartzelonako hirian eta bere egoeran jartzen du maiz arreta, baita bertako familien egituran ere. Elementu gotiko eta fantastikoak uztartzen ditu beste lan batzuetan, XIX. mendeko eleberrien atmosfera gogora ekartzeko asmoz. Politika, botere-harremanak eta fedearen galera dira jorratzen dituen beste gai batzuk, besteak beste.

Hainbat hamarkadatan saritutako idazlea da, eleberrigintzan zein poesiagintzan. Besteak beste, aipagarriak dira Salvador Espriu Saria (1994) Rafel poema-bildumagatik, Documenta Narratiba Saria (1999), L’extinció eleberriagatik; eta Josep Pla Narratiba Saria (2005) eta Sant Jordi Saria (2011), La pell i la princesa eta Crim de sang narrazioengatik, hurrenez hurren.