Saki

Saki

Akyab (Birmania), 1870

Hector Hugh Munro, Saki literatur izenez ezagutua, 1870eko abenduaren 18an jaio zen Akyab-en, Birmania, eta 1916 azaroaren 14an hil zen Beaumont-Hamelen, Frantzia.

Kazetari gisa lan egiten aritzeaz gain, idazle, eleberrigile eta antzerkigilea ere izan zen, batez ere, istorio laburren maisua izanik. Bere istoriok, normalean, politikoki okerrak, zorrotzak, krudelak eta noizean behin makabroak izaten ziren, eta ironia erabiltzen zuen maiz garai hartako gizartea eta kultura islatzeko. Misogino, antisemita eta militaristaren ospea lortu zuen idazleak. Saki autore ingelesaren ironia beltza ospetsua da, eta askotan O. Henry edota Dorothy Parkerrekin parekatua izan da. Haren liburuetan, garaiko gizartearen aurrean oso kritiko agertu zen beti. Sakiren lanek kritika onak jaso izan dituzte. The Storyteller (1914) lanak literaturaren eta irudimenaren inguruko hausnarketa egiteko balio du. The Open Window (1911) lana Sakiren lanik eta ezagunenetarikoa da, eta jada irratira, telebistara eta zinemara egokitua izan da. Hiru antzerkilan ere idatzi zituen: The Unbearable Bassington (1912), When William Came (1914) baita Alizia mundu miresgarrian lanaren The Westminster Alice (1902) izeneko parodia bat ere.

Lehenengo Mundu Gerraren hasieran Hector Hugh Munrok 43 urte zituen eta ofizialki adin nagusikoa zen armadan sartzeko, baina hala ere, armadan sartu zen. Beaumont-Hamelen zegoela Ancre batailan, frankotiratzaile alemaniar batek hil egin zuen. Autorea ez zen inoiz ezkondu, eta garaiko moraltasun zorrotza zela eta, bere homosexualitatea ezkutuan mantendu zuen. [Ane Markes]