Rafa Rueda

Rafa Rueda

Mungia, 1972

Abeslari, gitarrajole eta ekoizle euskalduna. Broken Bihotz edo Pi L.T. bezalako taldeetan aritu da, nahiz eta 2015etik aurrera Zarauzko Lou Topet folk eta pop-rock taldeko gitarrajolea izan. Taldean aritzeaz gain, bakarkako diskak ere argitaratu ditu, azkena Hiri kristalezkoa izanik. Musika arloan gehien bat metal generoan ibili den arren pop-rockera pasatu zenean etorri zen bere arrakasta, 1990eko hamarkadan hain zuzen ere, “Hil da jainkoa” kantari esker. Musikari gisa, Mikel Urdangarin eta Txuma Mugarrarekiin harreman estua izan du, haien zuzeneko taldean eta diskoetan jo baitu; Jabier Muguruza eta Kashba-en diskoetan ere parte hartu du, beste hainbat kolaborazioaren artean.

Musikari izateaz gain azken urteotan ekoizle gisa ere aritu da Petti, Txuma Murugarren, Anje Duhalderekin, esaterako.

Gainera, antzerkirako musika lanak ere egin ditu: Lauxeta herri opereta (Maskarada, 2005), Otehitzari biraka – Mikel Urdangarin eta Bingen Mendizabalekin batera – (Kukai-Tanttaka, 2006), Ohean (Maskarada, 2008) eta Antartikako lorea(Erre produkzioak, 2010). Halaber, Gernikako Bonbardaketaren 75. urtemugako ospakizunen barruan, Hemen gaudeikuskizunaren alrderdi musikalaz ere arduratu zen. [Maddi Petralanda]