Txerra Rodriguez

Txerra Rodriguez

Bilbo, 1977

Soziolinguista da eta hizkuntza aholkulari egiten du lan. Zuzenbidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Doktore-gaia da soziolinguistikan.

2006an hasi zuen soziolinguistikari buruzko bloga, Garaigoikoa izenekoa.

Itzultzaile ere aritu da eta euskarara ekarri ditu Sechu Sende idazlearen Made in Galiza liburua (2012) eta Sorgin ehiztaria ipuina (2015).

Horrez gain, soziolinguistikari buruzko Sutondoko kontuak (2015) saiakera liburua idatzi du.