Eider Rodriguez

Eider Rodriguez

Orereta, 1977

Publizitate eta zinegintza ikasi zituen, eta gaur egun EHUko irakaslea da. Hedabide desberdinetan kolaboratu du: The Balde, Oarsealdeko Hitza, Hitzak eta ideiak, besteak beste. Edizio eta gidoigintza lanak ere egin ditu.

Literaturan ibilbide oparoa du Rodriguezek, eta hainbat genero landu ditu. Helduentzako lau ipuin-liburu idatzi ditu: Eta handik gutxira gaur (2004), Haragia (2007), Katu jendea (2010) eta Bihotz handiegia (2017). Azken honekin Euskadi Saria irabazi zuen 2018an. Entseguaren eremuan ere aritu da: Itsaso da bide bakarra. Joseba Sarrionaindiaren lanetako itsas irudien irakurketa proposamen bat (2014).

Haur literatura arloan ipuin ilustratu bat dauka, Nikoleta eta Gaua (2008), Arrate Rodríguez ilustratzailearekin, bai eta komiki bat ere Julen Ribas ilustratzailearekin, Santa Familia (2017). 2018ko Euskadi Saria jaso du komiki lan horrekin. Halaber, genero epistolarra landu du Belén Gopeguikin batera, Korrespondentziak (2016). Itzulpengintzan ere aritu da, Irene Nemirovskiren Le bal liburua (Dantzaldia) euskaratu du.

Eider Rodriguezen lanak beste hizkuntza batzuetara itzuli dituzte, frantsesera, nederlanderara, italierara eta alemanierara, besteak beste.