Ramon Saizarbitoria
Donostia, 1944
Euskal idazle entzutetzuenetako bat da. Batzuentzat euskal literatura modernoaren aitzindaria omen da eta 64ko belaunaldiaren baitan kokatzen dute. Bere lan potoloenak eleberriak izan arren, saiakerak eta poesia bakarra (Poesia Banatua) ere landu izan ditu eta hasiera batean artikuluak idazten hasi zen. Oso entzutetzua da bere Egunero hasten delako eleberria, bere abiapuntuaren hasiera gisa koka dezakeguna, izan ere, 1969. urtean kokatu behar da bere ibilibide literarioaren hasiera. Soziologoa da ikasketei dagokien alorrean, hori izan da bere lanbidea, ikerketa-zentro bateko zuzendaria ere izan da, eta, horretaz gain, gizarte zerbitzuen esparruko ikerketa eta txosten mordo bat gauzatu eta zuzendu ditu.
Bitxia da bere ikasketa prozesua, hasiera batean ingeniaritza ikasi bazuen ere, ondorengo karrera soziologia izan zen, guztiz ezberdina. Zenbakietatik hizkietarako jauzia. Oraindik bitxiagoa non egin zuen bigarren karrera, Suitzan, Friburgo hirian.
Gainera oso sortzailea izan da gaztetatik, argitaletxe bi sortu zituen, bata Lur izenekoa (Gabriel Aresti, Ibon Sarasola, Arantxa Urretabizkaia eta Mikel Lasarekin batera) eta bestea Kriseilu; Panpina Ustela eta Oh! Euzkadi literatura aldizkariak ere sortu zituen. Bestalde, ikerketa munduari dagokion atalean Gaur deituriko soziologia azterketa lan talde entzutetzuan ere lan egin zuen.
Politika esparrua ere ukitu du, Euskadiko Ezkerraren alderdikidea izan zen eta zinegotzia Donostian 1979-1983 urteen artean.
Alaba bat ere badauka, Madalen Saizarbitoria, itzultzaile lanetan ibiltzen dena. Eta gaur gaurkoz SIIS ikerketa zentroko langilea, garai batean Ramon Saizarbitoria zuzendari lanetan ibilitako zentroa.
Literaturara itzuliz, euskal literaturako berritzaileetako bat bezala ikusi dute batzuek, lan asko egiteaz gain Euskadi saria irabazi du hainbat alditan eta eta kritikaren sari nazionala ere bai. Aurretik aipatutako lanaz gain, Martutene (2012) aipatu beharra dago, 800 orritik gorako lana eta lan horrekin 4 saritik gora irabazi baitzituen.


