Egileak

Pello Añorga

Pello Añorga

Oiartzun, 1956

Irakasle ikasketak egin zituen Donostian eta Oiartzungo ikastolan ibili zen lanean. Baina, 1986tik aurrera ipuin kontalari gisa aritzen da eta haurrentzako liburuak idazten ditu. Honez gain, Mondragon Unibertsitatean irakasle da, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.

Berak kontatzen dituen ipuinak ahozko tradiziozkoak, ipuin klasikoak, mitologikoak eta norberaren bizipenen ingurukoak dira. Ipuin kontalari baten estiloa definitzerako orduan hainbat elementu hartu behar direla kontuan dio: arnasa hartzeko modua, presentzia, begirada, tonua, erritmoa…. eta euskaraz ipuinak kontatzean malguago sentitzen dela dio.

Esan beharra dago ere, lehen Haur Liburu aretoak eta Galtzagorri elkartea sortu zituela, Irakur Gidak eta Kukuluma edo Kukulima aldizkariak argitaratu zituela eta itsuentzako ipuin grabaketetan aritu zela.

Etxepare saria lortu zuen 2007an Gerlari handia lanarengatik eta haur eta gazte literaturako Euskadi saria lortu zuen Jenio Gaiztoa lanarengatik