Oihana Maritorena
Donostia, 1984
Oihana Maritorena Genbe Donostian jaio zen 1984ko maiatzaren 10ean. Euskal Telebistako Hasiberriak, Kilker Dema eta Goenkale telesailetan egin ditu antzezpenak, besteak beste. Nazioarteko hainbat kanaletako telesailetan ere aritu da: Telecincoko Hospital Centralen eta La Sextako Qué vida más tristen. Zenbait film luzetan ere hartu du parte Eutsi! eta Cosmosen. Antzerki munduan murgildu izan da Oihana; Fernando Bernuések zuzendutako Deje su mensaje después de la señal obra izan da antzeztu duen azken lana. Laburmetrai bat baino gehiagotan ere hartu du parte, tartean Lekaime (2017), No sé porqué te quiero (2010) eta El momento oportuno (2006).