Nerea Ibarzabal
Markina-Xemein, 1994
Nerea Ibarzabal bertsolaria da, eta ikasketetaz kazetaria. Prentsako kolaboratzaile, gidoilaria, irratiko esataria eta idazlea ere bada. Hain zuzen ere, 2022 urtean haren lehen nobela argitaratu zuen (Bar Gloria, Susa).
12 urte zituela bertsotan hasi zen Juanjo Respaldizarekin, eta ondoren Markina-Xemeingo bertso eskolan jarraitu zuen. 2012an Bizkaiko Txapelketan parte hartu zuen lehen aldiz eta Lea-Artibaiko txapelduna izan zen 2014an. 2022an Euskal Herriko Txapelketako finalista izan zen. Era berean 2021 nahiz 2023 urteetan Bizkaiko txapelduna izan zen. Txakur Gorria taldeko kidea da, eta autoedizioa lantzen du.
Bertsolaritzaren arloan lortu dituen sarien artean honako hauek daude: Osinalde saria (Gabiria, 2013), Abra saria (Getxo, 2013), Xenpelar saria (Errenteria, 2014), Erniarraitz saria (Urola erdia, 2014), B-lañon saria (Gernika, 2014), Mikel Laboa saria (Donostia, 2015), Udazkeneko Zapi Janztea (2021) eta Zortziko Txiki txapelketa (2024).