Egileak

Aster Navas

Aster Navas

Barakaldo, 1963

Filologian lizentziatu zen, eta egun Bigarren Hezkuntzako institutu bateko zuzendaria da. Deustuko Unibertsitateko Hezkuntza eta Psikologiako irakaslea ere bada Bigarren Hezkuntzarako irakasleak prestatzeko Masterrean.

Navasen obra kontakizun labur eta mikroipuinek osatzen dute, eta Interneten argitaratu ohi ditu. Hainbat literatur lehiaketatan saritua izan da. Paperean ere argitaratu zuen mikroipuinen bilduma bat, Cuentos para esperar en los semáforos, Booktegin aurki daitekeenaren antzekoa.

Hezkuntzari buruz ere hausnartzen du, IKTen eta Hizkuntzen Trataera Integratuaren inguruan, batez ere; Tres Tizas blogean aurki daitezke haren hausnarketa batzuk. Un libro al día eta El Bolintxin blogetan ere kolaboratzen du, baina horietan literatur kritika eginez.

Prentsan ere aritzen da Navas, Diari Maresmen eta El Correo egunkariko euskarazko atalean. Atal horretan hezkuntzari buruzko hainbat artikulu argitaratu ditu, bai eta iritzizko artikuluak ere. Gaur egun, Bizirauteko jarribideen eskuliburua izeneko testu-bilduma batekin kolaboratzen ari da, istorio bat kontatzen du, testu instruktibo baten egitura jarraituz.