Egileak

Mursego

Mursego

Eibar, 1977

Eibarren 1977an jaioa, Maite Arroitajauregi biolontxeloan lizentziatua da Gasteizeko Goi Kontserbatorioan.

Zenbait bandatan parte hartu eta gero (Anari, Lisabö eta Xabier Montoiarekin, besteak beste), 2009an Mursego sortu zuen, bakarkako proiektua, eta Bat diskoa argitaratu zuen. Disko harekin askotariko agertokietan jo zuen, hasi Parisen eta Erromaraino.

Harrezkero, bere gisako musika-hizkuntza baten bila jardun du, abangoardia, folklorea eta musika klasikoa hibridatu nahian. Ondorioz, kontzertu ugari eta beste bi disko iritsi dira: Bi eta Hiru, 2010ean eta 2013an (Bidehutsen) argitaratuak, hurrenez hurren.

Dantzaren eta antzerkiaren arloan eginiko unean uneko kolaborazio batzuetatik harago, Arroitajauregik ibilbide oparo bati ekin dio ikus-entzunezkoen munduan. Hainbat film laburren musika idatzi du, besteak beste, Isaki Lacuestaren El rito eta Herencia, edo Aritz Morenoren Cólera film laburrena, baita zenbait film luzerena ere, hala nola, Víctor Iriarteren Invis.