Miren Agur Meabe

Miren Agur Meabe

Lekeitio, 1962

Derioko Irakasle Eskolan Giza Zientzietan ibili eta ondoren Euskal Filologia ikasi zuen. Bilboko Kirikiño ikastolan irakasle izan zen, eta 1990etik Giltza-Edebé argitaletxean zuzendaritza-lanetan aritu zen. Egun, literatura-sorkuntzan, itzulpengintzan eta irakaskuntzan dihardu. Horrez gain, eusklatzain urgazlea da 2006. urtetik.
Idazle gisa, bi arlotan nabarmendu da: poesia eta haur-gazte literatura. Poesian, Azalaren kodea (2000), Bitsa eskuetan (2010) eta Nola gorde errautsa kolkoan (2020) dira lan nagusiak. Gazte literaturan, berriz, Itsaslabarreko etxea (2001), Urtebete itsasargian (2006) eta Errepidea (2010) aipagarriak dira. Narrazioan ere aritu da, hala nola Kristalezko begi bat (2013) eta Hezurren erretura (2019).
Miren Agur Meabek jorratutako gai nagusiak identitatea, emakumearen ahotsa, memoria eta gorputzaren poetika dira, besteak beste. Estiloari dagokionez laburtasun, zuzentasun eta zehaztasunean oinarritzen da.
Sari ugariren irabazlea izan da, tartean Euskadi Saria lau aldiz, bi Espainiako Kritika sari eta 2021ean Espainiako Poesia Sari Nazionala (Nola gorde errautsa kolkoan).