Mark Twain

Mark Twain

Missouri, 1835

Bere benetazko izena Samuel Langhorne Clemens izanik, Mark Twain ezizena aukeratu zuen bere lan literarioetan aritzeko. Hainbat ogibide eduki zituen literaturan murgildu baino lehen. Izan ere, ibai-ontzien pilotu, inprimatzaile, kazetari edo umorista bezala lan egin zuen, baina bere benetako bokazioa idaztea izan zen.

Laster hartu zuen popularitatea bere lehen umorezko eta bidaiei buruzko liburuak idatziz, eta bere estilo satirikoak presidenteen lagun izatera eraman zion. Ezaguna da gaur egun Tom Sawyer-en abenturak (1876) idazteagatik batez ere, hura baita bere obrarik ezagunena.

1907an Oxford-eko unibertsitateak honoris causa doktore izendatu zuen, bere ibilbide bikaina eta eredugarria zela eta. Berak esaten zuen bezala, Halley kometarekin batera jaio zen, eta berarekin batera ere joan zen, 1910ean hil baitzen, kometa Lurretik pasa baino egun bat lehenago.