Maialen Akizu
Urretxu, 1996
Bertsolaria eta idazlea da. Urretxu-Zumarragako eta Gabiriako bertso eskoletan ibili da umetatik. Bilbon burutu zituen Soziologiako ikasketak eta bertan Santutxuko bertso eskolan aritu zen. Bestalde, Berria egunkarian kolaboratzaile gisa egiten du lan eta bertan iritzi-artikuluak idazten ditu.
Bertso saio askotan aritu da gaztetxoa zenetik. Gainera, 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen eta final-larudenetaraino heldu zen. Horrekin batera, Osinalde, Lizardi eta Hernandorena gazte sariketetako finaletan ere kantatu izan du.
Maialen Akizuren lanen artean dago 2022an argitaratu zuen Hamazazpigarrenean aidanez literatur bildumarako Eszenatokia izeneko ipuin luzea. 2023an Durangoko Azokan banatu zen (Kultura bat) Zutabeka Durangoko Azokatik liburuko hitzaurrea idatzi zuen.
Sairei dagokienez, hainbat eskuratu ditu urteetan zehar. 2016an Xenpelar Saria irabazteaz gain, Mikel Laboa Saria eta B-lañon Saria eskuratu zituen. Hiru horiek ez ezik, bereganatu duen azken saria 2021eko Ikergazte konkresuko mikro-aurkezpen onena izan da: “Bertsolarien izeberg-a. Zaintzaren begiradatik bertsolarien bizitzen azterketa”.




