Maddi Zubeldia

Maddi Zubeldia

Donostia, 1961

Maddi Zubeldia Arozena 1961ko apirilaren 12an jaio zen Donostian, baina 11 urte zituenetik Ziburun bizi da. Bertsozale familia batetik dator, horregatik, txikitatik du poesia, kantugintza eta euskararen aldeko zaletasuna.

Euskara maite duenez, irakasle moduan egiten du lan, horrek euskara transmititzeko aukera ematen diolako. Lehenik, Azkainen egon zen lanean, geroago, Hendaian eta Urruñan, berriro Azkaingo ikastoletara bueltatu arte. Irakaskuntzan lan egiteaz aparte, abeslari, aktore eta idazle moduan aurki dezakegu. Abeslari moduan, hiru disko argitaratu ditu. Lehenengo biak, H-Eden taldearekin eta azkena bakarrik. Idazle moduan, 2017an bere lehenengo eleberria Deserria haurtzaro (2017) argitaratu zuen eta Euskarazko liburu onenaren “111 Akademia” sariaren finalista izan zen. 2019an bigarren liburu bat argitaratu zuen Erran gabe doa (2019). Horrez gain, 2018an Murgiltze poema liburua idatzi zuen Anne Fruchon eta Bernard Olczakekin batera. Urte berean, berak idatzitako antzerki batean hasi zen lanean Oroitzen naizeno. Antzezlanean Alzeheimer eritasunaren gaia jorratzen da.

Azkenik, Maddi Euskal Kultur Erakundeko “Sorkuntza” lehiaketako poesia kategorian bi aldiz izan da saritua.