Lola Sarratea

Lola Sarratea

Almandoz, 1944

Almandozeko mendi bateko baserri batean sortu eta hazi eta hainbat eremutan murgildu den emakume nafartarra dugu. Ile apaintzailea, artista eta idazlea. Ile apaintzaile izateari utzi eta arteari ekin zion. Alde batetik, akuarelak eta buztina maite ditu eta, bestetik, Lolita liburua argitaratu zuen 2019an. Gaur egun, Arraiozen bizi da, etxe luze eta estu batean, baina Almandozen (Baztan) sortua da.

73 urterekin, emakume nafarrak Maiatz argitaletxera bidali zuen Lolita liburua. 49 kontakizun ditu barne, bere bizipenak kontatzen ditu Ameriketan eta Afrikan girotuta. Horregatik, bere izen eman dio liburuari, txikitatik Lolita deitu diotelako. Bere liburu bakarra da, baina idazten jarraitzeko asmoa du. Emakumearen egoerak kezkatzen dio, hortaz, horren inguruko zerbait erotikoa, emakume ardatz nagusi jarriz, idazteko gogoa du. Hala ere, ez du idazle bihurtzeko gogorik ezta merkatu literarioan lekurik izan nahi.