Egileak

Lewis Carroll

Lewis Carroll

Daresbury, Erresuma Batua, 1832

Logikari, matematikari, argazkilari eta idazle britaniarra izan zen. Christ Churchen lizentziatu zen matematiketan, eta 26 urtez ibi zen irakasle unibertsitate horretan bertan; diakono izendatua izan zen 1861ean, eta umore zein literaratura aldizkarietan kolaborazioak egiten hasi zen ere (ezaguna zaigun izengoitia erabiliz).

Bere obrarik ezagunena Alizia lurralde harrigarrian (1865) da, eta berak ordaindu zuen edizioa. Salmenta-arrakasta izan zuen eta kritikaren aho bateko gorespenek bultzata jarraipena idatzi zuen Ispiluan zehar Aliziak aurkitu zuena izenburupean (1871).

Fantasia, zentzugabekeria eta absurduaren konbinazio bereziak, paradoxa logiko eta matematikoarekin uztartuta egin zuten bere obrak aldi berean haur literaturako klasiko bihurtzea, baita satira moral adimentsua izatea, apunte filosofikoz betea, publiko arretatsu helduarentzako.