Kirmen Uribe
Ondarroa, 1970
Olerkigintzan, narratiban zein haur eta gazte literaturan jardun ohi duen idazle eta olerkigile arrakastatsu euskalduna. Gaur egun New-Yorken bizi bada ere, Gasteizen ikasi zuen Euskal Filologia (EHU), eta Trenton (Italia) burutu zituen Literatura Konparatuko graduondoko ikasketak. Egun, poema liburuak zein eleberriak argitaratzeaz gain, Berria aldizkarirako New-Yorkeko munduak podcasta ere idazten du astero.
Argitaratutako lan ospetsuenen artean Bilbao-New York-Bilbao eleberria (2008), Mussche eleberria (2012), Elkarrekin esnatzeko ordua eleberria (2016), Lizardi eta erotismoa saiakera (1996)… aurki genitzake. Lanotako batzuk, gainera, 20 hizkuntza baino gehiagotara itzulita daude.
Uribek bere bide luze eta arrakastatsua baieztatzen duten zenbait sari ere eskuratu izan ditu: Becerro de Bengoa Saiakera Saria (1995, 2000), Kritika Saria euskarazko poesiari (2001) eta narratibari (2008, 2016), Liburu Berria Saria (2006), Espainiako Narratiba Sari Nazionala (2009) eta 111 Akademia Saria (2016).