Kate Chopin
Saint Louis, Estatu batuak, 1850
Missouriko idazle estatubatuarra izan zen. Bere bizitza nahiko zorigaiztokoa izan zen: aita eta neba gazte galdu zituen, 32 urte bete zituenean alargun gelditu zen eta handik gutxira bere ama hil zen. Depresioa zuela, lagun batek aholkatuta, idazten hasi zen.
Batez ere ipuinak idatzi zituen, umeentzako ipuinak, eta aldizkari oso famatuetan argitaratu zirenak, esaterako, Voguen, Atlantic Monthlyn, Youth’s Companionen eta Centuryn. 1890. hamarkadan oso famatua zen. Bere ipuinen artean, ezagunenak hauek dira: Dérisée’s Baby (1895), The Story of an Hour (1896) eta The Storm (1898).
Bi eleberri idatzi zituen: The Fault (1890) eta The Awakening (1899). Azken liburu honek eztabaida sortu zuen kritiko literarioen artean, desatsegina zela pentsatzen baitzuten. Chopinen eleberriak ahaztu ziren bere heriotza heldu zenean, baina 1950. hamarkadan, adituek eleberrioi bultzada bat eman zieten lan hunkigarritzat jo zutenean. Honela, The Awakening liburua berrargitaratu zuten eta arrakasta handia izan zuen. Izan ere, hizkuntza ugaritara itzuli izan dute.