Julio Cortazar
Ixelles, 1941
Amerikako gaztelaniazko idazlerik famatuenetakoa bilakatu zen, izan ere, Julio Denis izenez argitaratu zituen hainbat poesia: Kronopioen eta famen istorioak, esate baterako. Eleberriak ere idatzi zituen, horien artean famatuena Rayuela da, honako hau, 1963an argitaratu zuen Cortazarrek. Bestalde, ipuinei dagokienez, makina bat liburu argitaratu zituen, Presencia, La otra Orilla, La vuelta al día en ochenta mundos, besteak beste.
Hil ondoren, hau da, 1984tik aurrera ere, Imagen de John Keats (1996) eta Papeles inesperados (2009) deituriko ipuinak argitaratu ziren. Horietatik, 6 bat liburu euskaratuak izan dira: Istorio hiperlaburrak, adibidez. Idatzitako liburu gehienak errealismo magikoan oinarritutakoak dira, hau da, errealitatearen eta mundu magikoaren nahasketa bat aurkezten dutenak. Egindako lan guztiari esker, 1974. urtean Prix Médicis étranger saria irabazi zuen, eta ondoren, 1984an Konex saria.