Jule Goikoetxea
Donostia, 1981
Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) eta Cambridgen filosofia, kazetaritza eta zientzia politikoak ikasi zituen. Gaur egun, EHUn irakaslea eta ikertzailea da, baina beste zenbait unibertsitatetan ere aritu da ikertzaile, adibidez, Cambridgekoan eta Kanadako eta Europako zenbaitetan. Halaber, kolaborazioak egin ditu hainbat hedabideetan, esaterako, Berrian, Diagonalen eta EITBn.
Goikoetxearen lanik ezagunen artean daude 2019an Emakunde bekarekin argitaratutako “EAEko demokrazia patriarkala” azterlana, Lore Etxeberria, Estitxu Garai, Zuriñe Rodriguez eta Nora Mirallesekin batera. Saiakera gutxi batzuk argitaratu ditu: Demokraziaren pribatizazioa (2017) eta Independentzia helburu (2015), esaterako.
Bestalde, poesia ere idatzi du: Tractatus 2014. urtean Susak argitaratua. Azken liburu honengatik Lauaxeta Sariaren irabazlea izan zen 2014an. Hauez gain, beste bi sari ere eskuratu ditu: Tasa Saria (2010-2011) eta Summa cum Laude Doktorea Saria (2009-2010).