Joseph Conrad

Joseph Conrad

Berdyczów, Errusiar Inperioa, 1857

Józef Teodor Konrad Korzeniowski 1857ko abenduaren 2an jaio zen Errusiar Inperioan eta 1924ko abuztuaren 3an hil zen Erresuma Batuan. Joseph Conrad ezizenez ezagunagoa da eleberrigile hau. Jaiotzez poloniarra izan arren, nazionalitatez britainiarra zen. Aipatu beharra dago ikasketak utzi zituela bere pasio handienarekin, itsasoarekin, harremanetan bizitzeko. Bestalde, literatura ingeleseko nobelagile handienetakotzat hartzen da.

Joseph Conraden lanek gizakiaren ahultasun eta ezegonkortasun morala aztertzen dute. Obrak ingelesez idatzi zituen, hala nola eleberriak, istorioak eta saiakerak. Bere lan gehienak erromantikoak dira; hala ere, Joseph Conradek erromantizismoa errealismoaren liskarrekin eta bizitza modernoaren anbiguotasun moralarekin nahasten zituen. Horregatik, kritikari askok modernismoaren aitzindaritzat hartzen dute. Bere liburuen gaiari erreparatuz, argudio nagusia marinelen bizitza dela aitortu behar da.

Obra nagusiak honako hauek dira: Heart of Darkness (1899), Lord Jim (1900), The Serect Agent (1907), eta The Shadow Line (1917), beste askoren artean, jakina. Aipatzekoa da Joseph Conrad idatzitako zenbat obra euskaratuak izan direla; hala nola Ilunpeen bihotzean (1990), Bihar, ahur idiotak, aurrekuntzaren aurrelaria (1990), Salataria 1996), Bihar (2004) eta Inozoak (2006).