Egileak

Joseba Koldo Ortega Rodrigo

Joseba Koldo Ortega Rodrigo

La Olmeda-El Burgo de Osma (Espainia), 1960

Joseba Koldo Ortegak idazteko zaletasuna izan du beti, baina oraintsu arte ez da jarraian aritu. Azken urteotan, konturatzeko istorio mota desberdin batzuk osatu ditu.
Euskal Herritik kanpo jaioa eta hazia, Iruñerriko beste hainbat euskaldun berrik bezala gaztetan ikasi zuen euskara. Denbora batez aritu zen maisu herri euskaldunetan eta urte askotan helduentzako euskara-irakasle aritu izan da.
Historia ikasketak burutu zituen eta Antso Nagusia pertsonaiaren misterioa, bere testamentua eta abar ikertu nahian, datu falta dela-eta nobela historiko bat egin nahi izan du. Albo ondorio bezala, konturatu gabe beste genero batzuetan idatzi du gustura.
Bidean, nobela beltza eta narrazio laburrak ere idatzi ditu, euskal irakurlego zabal batentzat, euskara arina landuz. Idaztea atsegin-bide eta denbora-pasa bezala hartuta, gure eguneroko historia hurbila fikzioarekin nahasian kontatzeko eta gozatzeko bidea bilatu du.