John Berger

John Berger

London, 1926

Idazlea, arte-kritikaria eta pintorea zen. 16 urterekin Oxfordeko St. Edward’s School-era joan zen Artea ikastera, baina handik urte gutxira armada britainiarrean sartu zen. Gero, ikasketekin jarraitu zuen. 1951n New Stateman aldizkarian hasi zen lanean.  Hogeita hamar urterekin, pintatzeari utzi eta idazteari erabat ekin zion. 1958an, bere lehen eleberria argitaratu zuen, A Painter of our Time. 

Bergerrek hainbat eleberri, poesia, saiakera eta antzezlan idatzi zituen, baina bere lanik garrantzitsuena G. (1972) eleberria izan zen. Lan honi esker Booker Prize saria jaso zuen. Horretaz gain, Ways of Seeing saiakerak ere garrantzia handia lortu zuen, artearen historiari buruz hitz egiten zuen.