Joaquim Amat-Piniella

Joaquim Amat-Piniella

Manresa (Katalunia), 1913

Mauthausen-etik bizirik ateratako bat izan zen, AEBetako armadak askatuta. Esperientzia lazgarri hark markatu zuen geroztiko bere bizitza osoa.

ERCren buruzagi izan zen, oso gaztetatik. Espainiako azken gerran Andaluziako Frontean borrokatu zuen batik bat, errepublikako teniente bezala. Gerra amaitu ondoren Frantziara egin zuen ihes eta han, Argelès-sur-mer-eko esparruan egon ondoren, naziek Mauthausenera eraman zuten 1940an, non bost urte egon zen askatua izan arte.

17 urterekin hasi zen idazten eskolan, eta gero Manresako El Dían, politikaz, literaturaz, zinemaz, arteaz eta musikaz. Zuzenbide-ikasketak hasi zituen, gerra hasi zenean boluntario izateko utzi zituen arte.

Askatua izan zenean Andorran kokatu zen eta han idatzi zuen bere obra nagusia, K.L Reich. Horretaz gain, hainbat poemario idatzi zituen exilioan eta Katalunian.