Joan Margarit
Sanaüja, 1938
Arkitekto, irakasle eta poeta katalana izan da. 2021. urtean hil zen, eta egituren kalkulu irakaslea izan zen Bartzelonako Arkitektura Goi Eskolan. 1975an argitaratutako Crònica obrak Joan Margariten poesiaren ibilbidea markatu zuen. Ospe handiko poeta da, eta Katalunian eta Espainian irakurle publiko handia erakartzen jarraitzen du. Kataluniako eta katalanazko literaturako figura garrantzitsu gisa kokatzen da.
Bere poesia errealista eta autobiografikotzat hartu daiteke, eta bere metaforek, maiz, indibiduoaren eta komunitatearen inguruko gogoetak eskaintzen dituzte. Oso poesia pesimista eta iluna idatzi izan du, heriotzaren eta oroitzapenen gaia behin eta berriz errepikatuz. Jorratutako gaiek izaki arruntaren bizitza hauskorraz hitz egiten dute, eta, hain zuzen, irakurlearekiko hurbiltasuna finkatzen lagundu zuten. Izan ere, Joana (2002) poesia bilduma obra esanguratsua dugu, sortzetik paralisia zerebralaz sufritu zuen eta 2001. urtean hil zen alabari himnoa dena, hain zuzen.
Bere poesia eta literatura esanguratsuaren haritik, hainbat sari jaso zituen autorea da. Horrela, Kataluniako literaturaren arloan, hamarbat sari jaso izan ditu, non lehena 1981.urtean jasotako Miquel de Palol Saria baita. Kataluniako Generalitatearen Literatura Sari Nazionala ere irabazi zuen 2008an. Bestela, Espainiako literaturaren arloan, hainbat sari ere irabazi zituen. Sari hauek lirateke adierazgarrienak: Kritika Saria Katalanezko Poesiari Saria (1981, 2007), Poesia Sari Nazionala (2008), Iberoamerikako poesia Sofia Erregina Poesia Iberoamerikarraren Saria (2019) eta Miguel de Cervantes Saria (2019).