Josu Jimenez Maia
Iruñea, 1967
Egun Berriozarren bizi, eta lanbidez ingeles irakaslea den euskal idazle honek literatur-arlo ezberdinak jorratu ditu.
Narratiban Golf TDI beltza (Berminghan, 2006) argitaratu du. Ipuingintzan ere aritua da, eta lantegi horretan hainbat sari jasoa da: Iparragirre Saria (2000 eta 2006), Orixe Saria (2002), Tene Mujika lehiaketa (2004) eta Atarrabiako Petri Saria.
Haur eta gazte literaturan liburu bat du plazaratua: Johanes, Bargotako aztia (Txalaparta, 2002), F. Crespo eta M. Fernandez-ekin elkarlanean, eta Hiru Miru album ilustratua (Cenit ediciones, 2014), Maite Ramos-ekin batera.
Olerkigintzan bi haiku bilduma ditu argitara emanak: Gerezi garaiko haikuak (Maiatz, 2012) eta Orbel azpiko haikuak (Denonartean, 2013); baita Aingurak eta arrangurak (Pamiela, 2018) ere. Halaber, Muxugorri poesia antologian eta Hatsa olerki bildumetan esku hartu du.
Artikulugile gisa 200 bat idazlan plazaratu ditu han-hemenka, hala nola Nafar Ateneoaren Constantes vitaleseta Maiatz aldizkarietan.
Itzultzaile ere bada: Noriko Matsui-ren How to perform kamishibai eta Ryookanen 101 haikuak liburuak, eta Idea Vilariño, Wislawa Szymborska, Paco Urondo eta Joan Margarit-en poemak euskaratu ditu.
Euskal Idazleen Elkarteko idazkaria (2010-2014) eta Nafar Ateneoko Euskara eleduna (2017-2020) izan da.
Azkenik, Berriozar Irratian eta Euskalerria Irratian kolaboratzailea, eta Ezkabako talaiatik bere blogean idazle emankorra dugu.