Jean Etxepare Bidegorri

Jean Etxepare Bidegorri

Mar Chiquita, 1877

1883an Ipar Euskal Herrira joan zen, eta handik sei urtera erlijio-ikasketak hasi zituen Larresoron. 1894an Bordelera jo zuen Medikuntza ikasketak egitera, eta geroago ofizio horretan ere jardun zuen lanean. Horregatik deitzen zioten “Mediku”. 1899an Larresoroko apaiztegian sartu zen eta bertan ezagutu zituen garaiko idazle eta euskaltzale esanguratsuenetako batzuk: Abadia, Hiriart-Urruty eta Larralde. Hiriart-Urrutyren Eskualduna aldizkarian hasi zen artikuluak idazten eta argitaratzen.

Lehenengo Mundu Gerra piztu zenean, ordea, soldadu joan behar izan zuen. Handik itzultzean, Kanbora aldatu zen mediku-lanak egitera, ezkondu egin zen, eta 1919an Euskaltzaindia sortu zenean, euskaltzain izendatu zuten. Eskualtzaleen Biltzarreko lehendakari ere izan zen urte askoan.

Artikulu asko argitaratzeaz gain, bi liburu ere kaleratu zituen: Buruxkak (1910) eta Beribilez (1931).