Javier Cillero

Javier Cillero

Bilbao, 1961

Deustuko unibertsitatean kazetaritza ikasi arren; gaur egun, itzultzaile bezala jarduten du Ginebrako UNESCO-n. Bere ibilbidean zehar obra anitzak idatzi eta argitaratu ditu eta horrek, sari desberdinak irabaztera eroan du. Argitara eman dituen obra nagusien artean, Eddy Merckxen gurpila (1994), Hollywood eta biok (1999) eta Thailandiako noodle harrigarriak (2001) aurki ditzakegu, besteak beste.
Cillero ez da haur literatura idaztera mugatzen, helduentzako literaturan nabaritu da ere. Bere obretan maiz ikus daiteke postmodernitatearen identitate soziala; identitate aldakor eta aniztunak. Gainera, narratiba eta metaliteratura konbinatzen ditu ere, errealitatea eta fikzioaren arteko mugak apurtzen eta pertsonaiek bizitzaren zentzua bilatu ohi dute elementu desberdinen bidez.
Aldakortasun tematiko horri esker hainbat sari irabazi ditu; hala nola, Lizardi Saria Eddy Merckxen gurpila (1994) obrarekin, edo Donostia Hiriko Kutxa Saria Uztailaren laua, Renon (1999) antzezlanarekin. Beste batzuetan berriz, finalista geratu da; adibidez, Thailandiako noodle harrigarriak (2001) obrarekin haur literatuko sari nazionalean.