Jaumé Cabré Fabré
Bartzelona, 1947
Bartzelonako Unibertsitatean katalan filologia ikasi zuen, eta urte luzez aritu da irakasle lanetan unibertsitatean. Literatur kritikari eta gidoilari gisa ere lan egin du. Izan ere, Joaquim Maria Puyalekin batera Kataluniako lehenengo iraupen luzeko telesaila sortu zuen 1989an: La Granja (Baserria)
Cabrék literatura arloan ospe handia lortu du, bai Katalunian bai nazioartean. Bere lanik ezagunenak eleberriak dira, hala nola Senyoria (Jaun-andreok) (1991), Les veus del Pamano (Panamoren Ahotsak) (2004) eta Jo confesso (Nik Aitortzen Dut) (2011), azken hau bere obra nagusitzat jotzen dena. Era berean, ipuin bildumak, gidoiak eta haur eta gazte literaturako lanak ere idatzi ditu.
Bere lanetan gai anitz jorratzen ditu: oroimen kolektiboa, boterearen ustelkeria, giza arimaren konplexutasuna eta erantzukizun morala. Estiloari dagokionez, narrazio konplexuak, ahots narratibo anitzak eta denboraren erabilera aberatsa nabarmentzen dira.
Idazle katalanen artean sarituenetarikoen artean dago: Joan Crexells Saria (1991), Kritika Katanalaren Saria (2005), San Jurgiren Gurutzea (2014) eta Kulturaren Sari Nazionala (2019), besteak beste. Bere liburuak hainbat hizkuntzatara itzuli dira eta gaur egun ere nazioarteko irakurle komunitate zabal baten artean oso estimatua da.


