Jan Neruda

Jan Neruda

Praga, 1834

Jan Neruda Pragan jaiotako poeta, ipuingile, antzerkigile eta eleberrigilea izan zen. Aitaren urratsak jarraituz, birritan saiatu zen Zuzenbide Fakultatean sartzen baina ez zuen lortu. Filosofia Ikastetxe Akademikoan ikasi zuen, non poesia idazten hasi zen, eta ikasketak bukatu gabe kazetaritza munduan murgildu zen.

Jan Nerudaren izena, batez ere, sei poesia-libururi lotuta dago: Hilerriko loreak (1857), Olerki liburuak (1867), Kantu kosmikoak (1878), Baladak eta erromantzeak (1883), Gai arruntak, egunerokoak (1883) eta Ostiral santuko kantuak (1896).

Bere lanak txekiar kulturaren berpizkundearen ideia sustatzen du. Idazle eta kazetari gisa, bere belaunaldiko borroka politiko eta kulturaletan parte hartu zuen, eta begirada zorrotzeko kritikari ospea lortu zuen.