Itziar Ugarte

Itziar Ugarte

Oñati, 1995

Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) kazetaritza lizentziaduna da eta Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoaren seigarren edizioa egin du Mondragon Unibertsitatean. Gaur egun kazetaria da Berria egunkariko kultura sailean, eta beste argitalpen batzuetan ere parte hartu du, besteak beste, Argia eta Jakin aldizkarietan. Itu Banda literatur taldeko kide izan zen eta taldeak sustatutako Lekore aldizkarian argitaratu zituen bere lehen literatur lanak.

Itziarrek bere lehen lana 2020an publikatu zuen, Beraneantea eta urte bete beranduago, 2021ean, bere lehen poema liburua argiatartu zuen; Gu gabe ere. Liburu horretan bere esplorazio pertsonaletik sortutako 40 poema biltzen ditu eta une bat jasotzen du, dena irabazteko dugun une hori, baina era berean dena galtzeko beldurra sentitzen dugun unea. Beraz erabaki, aurkikuntza eta oroitzapen berrien garaia deskribatzen du bere lanean.

2018an Bergarako Jardun elkarteak antolatutako Amodiozko Gutunen lehiaketa irabazi zuen Hilberri den amamari idatzitako gutunarekin eta, 2020an, Bilboko Udalak antolatzen duen Gabriel Aresti literatur lehiaketan saria jaso zuen Beraneantea lanagatik. Azkenik, Gu gabe ere lanagatik Espainiako Kritika Literarioaren Saria eta Lauaxeta Saria eskuratu zituen.