Isabel Hualde
Zarrakaztelu, 1952
Isabel García Hualde 1952an Zarrakaztelun jaio zen, baina Uharten bizi da. Pintura ikasketak egin zituen eta hezitzailea da. ANFAS elkartearekin hainbat proiektu, tailer eta festibal antolatu ditu. Poesian da aditua, hainbat obra argitaratu ditu: El ojo cegado (2015), Reconstrucciones (2017) eta Caminar horas (2019) dira titulu ezagun batzuk. Hala ere, hainbat bildumetan eta aldizkarietan badira beste lan asko. Eta prosan, El juego y el vuelo (2017) argitaratu du haurrentzat. Hainbat hizkuntzetara itzulia izan da: euskarara, frantsesera, arabierara eta nederlanderara.
Hurrengoko sariak jaso ditu: Cisne azul o cisne negro (María del Villar Fundazioaren XX. Poesia Lehiaketako I. saria, Tafallan, 2015), Amnistia Internazionaleko II. Mikrorrelatoen Nazioarteko Lehiaketan finalista izan zen (Valladolid, 2020), Mujer-escritura poema Emakumeen Oroimenezko Parkeko “Emakumeak eta liburuak” eskulturan dago (2020), Cadáver nómada (2020) bildumaren parte da eta gonbidatua izan zen Giza Eskubideen Katearen Ipuinaren 2. edizioari hasiera emateko (Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren eskutik).