Iraia Elias

Iraia Elias

Zarautz, 1980

Euskal aktorea da, eta pelikuletan zein antzerkietan parte hartu du. Bere obrarik famatuenetariko bat Amama (2015) da, Asier Altunak zuzendutako euskal filma, drama generokoa, non familia batek dituen gatazkak azalerazten diren. Filmak berak ere 2015eko Donostiako Zinemaldiaren sail ofizialean parte hartu zuen eta Euskal Zinemaren Irizar Saria jaso zuen.

Bestalde, Oreina (2018) filma, Koldo Armandoz zuzendutako film dramatikoa da. Horiez gain, Hondar Ahoak (2020) izeneko telesailean parte hartu zuen, polizia-thrillera dena. Azkenik, aipatzekoa da Amama filmean egindako paperarengatik Goya sarietarako hautagai izendatu zutela 2016an, preseski emakumezko errebelazio aktore onenaren Goya saria eskuratzeko.