Nahia Iglesias Pamparacuatro
Bilbo, 1988
Nahia Arkitektura Teknikoan graduatu zen Euska Herriko Unibertsitatean; eta alor horretako hainbat master eta ikastaro burutu zituen Euskal Herrian zein Bartzelonan.
2016ko udazkenean bidaiari ekin zion. Amerikar kontinentetik bidaian, marraren bila, Marrabila. Bideko pertsona, txoko eta momentuen ilustrazioez betetzen joan zen motxila; kolorez eta bizipozez beterik.
Ordutik ilustratzaile gisa hainbat lan burutu ditu, bidaiatzearekin eta bestelako lan batzuekin uztartuz. Marrabila Ilustrazioak jaio zen. Akuarela nagusitzen da Marrabilaren lanetan, tinta eta koloretako arkatzen noiz behinkako laguntzaz.
Bizitzako grinak, zalantzak, kontraesanak eta aldarrikapenak ageri dira bere obran. Begirada feministak zeharkatzen du batez ere emakumeen gorputzetan gauzatzen den bere obra.