Herman Melville
New York, 1819
Estatu Batuetako Errenazimenduko idazle eta poeta izan zen. Familia aberats batean jaio zenez, haurtzaro pribilegiatu bat izan zuen. Egoera ekonomiko oparo hori dela eta, bost urte zituela hasi zituen ikasketak. 1830ean, Melville familia New Yorketik Albanyra mugitu ziren. Bertan, Melvillek ikasketa batzuk hasi zituen, baina, familiaren egoera ekonomikoaren beherakada bat dela eta utzi egin behar izan zituen.
Gerora, eta New Yorken lanik aurkitzen ez zuelako, bale-arrantzale itsasontzi batean lanean hasi zen. Markesetako Nuku Hiva uhartera (Polinesia) iristean, itsasontzia utzi eta Taipi tribu kanibalak harrapatu zuen. hilabete batzuk pasatu ondoren, tribu horrek beste ontzi bati saldu zioten Melville, marino lanetan ibiltzeko. Polinesiako irletan zehar ibili zen, ontziz ontzi 1844 arte, noiz, Bostonera iritsi zen.
Itsasoan bizitako hiru urte eta erdi horiek erabili zituen Melvillek bere historio famatuenak idazteko, Horien artean bere lehenengo lana Taipi (1846) eta horren ondoren etorri zen Omoo (1847), eta Melvillen eleberri famatuena Moby Dick (1851).