Henry David Thoreau

Henry David Thoreau

Concord, Estatu batuak, 1817

Filosofo, idazle eta naturalista estatubatuarra izan zen. Esan daiteke Estatu Batuetako literaturaren sortzaileetako bat izan zela, baita desobedientzia zibileko praktiken kontzeptualizatzailea ere. Batez ere bi liburuk egin dute ezagun: Walden, inguru naturalean soilki bizitzeko hausnarketa, eta Civil Disobedience, estatu bidegabe baten aurrean desobedientziara jotzeko argudioak jasotzen dituen saiakera.

Harvard Collegen ikasi zuen 1833 eta 1837 artean. Bertan, erretorika, klasikoak, filosofia, matematika eta zientzia ikastaroak izan zituen. 1770eko Institutuko kide izan zen (orain Hasty Pudding Club deitutakoa). 1835ean Hardvarden lizenziatu zen, eta Massachusettseko Canton eskolan irakatsi zuen. 1837an graduatu ondoren, Conmudeko eskola publikoan irakasten hasi zen, baina aste batzuen ondoren uko egin zion gorputzeko zigorrarekin ados ez zegoelako. Berak eta bere anaia Johnek Concord Academy izeneko gramatika eskola ireki zuten 1838an. Bere irakaskuntzan hainbat kontzeptu progresibo sartu zituzten, naturan zeharreko ibilaldiak eta bertako denda eta negozioetara bisitak barne.

Thoreauk tuberkulosia hartu zuen 1835ean eta bere gaixotasunaren izaera terminala ezagutuz, Thoreauk bere lan argitaragabeak berrikusten eta zuzentzen eman zituen bere azken urteak.