Hans Christian Andersen

Hans Christian Andersen

Odense, 1805

Danimarkako hiriburuan aktore eta abeslari lanak aurkitu zituen. Horrez gain, hainbat generotako obrak sortu zituen: nobelak, olerkiak eta antzezlanak.

10 urte bidaiatzen igaro zituenez, bere abenturen esperientzia kontatzen duten bidaia-liburu ugari ditu, baita 1855ean argitaratutako bere autobiografia bakarra ere: Nire bizitzako abentura. Bere antzezlanek arrakasta txikia izan zuten. Mundu mailan ospetsua egin zen, bereziki, haurrentzako ipuinak idazteagatik. 1835-1872 bitartean, 200 bat inguru idatzi zituen, horietako ezagunenak Sirenatxoa (1837), Enperadorearen jantzi berria (1837), Ahatetxo itsusia (1843) eta Elur-erregina (1844). Ipuin batzuetarako Europako iparraldeko ipuinetan eta kondairetan inspiratu zen; baina gehienak berak asmatutakoak dira eta ezaugarri hauek partekatzen dituzte: irudimena, umorea eta sentsibilitatea.

Hala, bizitzan zehar ospe handia lortu zuen haurrentzako ipuinei esker. Gainera, aipatu beharra dago bere omenez, 1956tik aurrera, bi urtean behin, Hans Christian Andersen Haur Literatura Saria ematen dela eta bere jaiotza egunean Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen dela.