H.G. Wells

H.G. Wells

Bromley, Erresuma batua, 1866

Idazle eta filosofo britaniarra izan zen, idatzitako zientzia fikziozko eleberriengatik ezaguna da, zeinak bere alorrean aitzindari bihurtu zuen.

Bere lehen lanek fantasia zientifikoan, teknologiaren garaipenari buruzko deskripzio profetikoak eta XX. mendeko gerren krudeltasuna izan zituen gaitzat: Denboraren Makina (1895) da Wells-ek zientzia, abentura eta politika nahasten dituen lehen eleberria, zeina erabat arrakastatsua izan zen. Ez da obra makala berea: Gizon Ikusezina (1897) edota Munduen Gerra (1898), besteak beste.

Wells-en interesak, ordea, fikzioa zenatik askoz haratago joan eta, garaiko errealitate soziologikoaz arduratuta, erdi mailako langileen baita marjinatuen eskubideak ere defendatu izan zituen Love and Mr. Lewisham (1900) obran. Bestela ere, kutsu umoretsuak ziren beste zenbait lan ere argitara eraman zituen: Mr. Polly (1910), zeinean garaiko hipokresia azaleratzen zuen.