Gloria Fuertes

Gloria Fuertes

Madril, 1917

Gloria Fuertes 1917ko uztailaren 28an jaio zen Madrilgo Lavapiés auzoan. Emakumeentzako Hezkuntza Profesionaleko Institutuan ikasi zuen, eta han takigrafia, mekanografia, higiene eta haurren zaintza bezalako diplomak eskuratu zituen. Bost urterekin hasi zen ipuinak idazten eta marrazten, eta txikitatik izan zuen literaturarekiko zaletasuna, nahiz eta bere ingurukoek ez zioten bultzada handirik eman.
Bere bizitza profesionalari daokionez oso anitza izan zen: idazlea, kazetaria, irrati-kolaboratzailea, telebista-gidoilaria eta haur-literaturako irakaslea. 1970eko hamarkadan ezagun bihurtu zen Espainiako telebistan haurrentzako programetan parte hartzeagatik.
Bere obra literarioa zabala da, bai helduentzat eta bai haur eta gazteentzat zuzendua. Fuertesen lan ezagunen artean daude “Isla ignorada” (1944), “Cangura para todo” (1972), “El hada acaramelada” (1973) eta “La oca loca” (1978), beste askoren artean. Haur-literaturan, irudimena, bizitzaren baloreak, bakea eta ingurumenaren zaintza bezalako gaiak lantzen zituen, hizkera sinple baina sakon baten bidez. Helduentzako poemetan, berriz, askotan ageri dira bakardadea, maitasuna, gizarte-desberdintasunak eta gerra bezalako gaiak.
Bere ibilbidean zehar hainbat sari jaso zituen,  Aula de Cultura saria eta Lazarillo saria haur literaturaren alorrean. Gainera, 1998an Espainiako Haur eta Gazte Literaturako Ohorezko Saria jaso zuen.