Garazi Arrula
Tafalla, 1987
Idazle, itzultzaile eta editorea da. Itzulpengintzan eta Interpretazioan lizentziaduna da, atzerriko hizkuntzako irakasle-ikasketak egin zituen, eta gainera, Hizkuntzalaritzan masterra egin zuen, hau guztia EHUn. Bere doktore tesia, 2018an argitaratua, Autoitzulpenaren teoria eta praktika Euskal Herrian deitzen da, eta izenburuak esaten duen moduan, autoitzulpenari buruzkoa da. Gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez hitz egiten du. 2012an Elearazi deitutako blog bat sortu zuen Danele Sarriugarterekin batera, itzulpengintza eta literatura jorratzea zuena helburu. Bloga 2015ean utzi zuten.
Anaïs Ninen Venusen delta (Txalaparta, 2013) ipuin-liburua eta F.Scott Fitzgeralden Plazeraren gau ilunekoakantologia (Elkar, 2014) euskaratu zituen, besteak beste. Prentsan ere kolaborazioak egiten ditu, Berria eta Jakin egunkarietan hain zuzen ere. Pare bat liburu argitaratu ditu, gazte literaturaren eta ipuinen generoetan sailkatzen direnak eta narratibak, poemak, saiakerak… itzuli ditu. 2017an Gu orduko hauek idatzi zuen, eta 2018an Bidean liburua argitaratu zuen. Arrulak itzulitako liburu batzuk hurrengoak dira: Poesia kaiera, Hodien metafisika, Ikusi duzu Elefante? eta Iratxoen erregea, besteak beste.