Paul Gallico

Paul Gallico

New York (Estatu Batuak), 1897

Estatu Batuetako New York hirian jaiotako kirol, eleberri eta ipuin laburren idazlea izan zen Paul William Gallico. 1897ko uztailaren 26an jaio zen eta 1976 uztailaren 15ean zendu, 78 urterekin. Unibertsitate ikasketak bukatu bezain laster ekin zion idazteari eta bere lehen artikuluak kirol egunkari batean idatzi zituen, New York Daily News egunkarian, hain zuzen. Boxeo izar bati egindako elkarrizketa bati esker bilakatu zen ezagun, izan ere, boxeolariari aurpegian ukabilkada bat emateko eskatu zion eta ondoren, hura deskribatu zuen. Beranduago, fikziozko eleberri eta ipuin laburrak idazten hasi zen.

Bere lan esanguratsuena Elur-antzara izeneko eleberria dela esan daiteke. Eleberri sentibera honetan, lagun arteko harremanak eta maitasunak duen indarra islatzen da, gerrak eragindako beldurra nagusi den ingurugiro batean. Bertan, bi gazteren lagun arteko harremana nola hazten den azaltzen da, elur-antzara, gazte horietako bat eta mundua bera irudikatzen dituen sinbolo gisa hartuz. [Jon Onaindia Meabe]